Kontzertu berezia eskainiko du Eganek larunbatean Azpeitian

Viernes, 21 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:13h.

emanaldia- Bere 46 urteko ibilbideari amaiera eman baino lehen eta betiko abestiak gogora ekartzeko asmoarekin, kon-tzertu berezia eskainiko du Eganek larunbatean Azpeitian. Emanaldia 19.00etan hasiko da Sanagustin kulturgunean Euskal Telebistak antolatuta. Iaz, Xabier Saldiasek kantatzeari erretiroa hartuko zuela iragarri zuen arren, kontzertu batzuk eskain-tzen jarraituko du oraindik. “Okasio bereziren bat bada eta Eganen kantak entzuteko malenkoia badute baten batzuk, prest gaude pare bat orduko kontzertua eskaintzeko”, iragarri zuen Saldiasek. Kontzertuaren sarrera doan izango da, baina aurrez eskuratu behar dira gonbidapenak www.kultura.eus atarian edo Sanagustin kulturgunera joanda.- N.G.