‘Ospa’, Juan Luis Zabalaren berria

Viernes, 21 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:13h.

ipuin liburua.Liburu jakin baterako pentsatu gabeko 23 ipuin bildu eta Ospa izenburua jarri dion liburuan argitaratu ditu Juan Luis Zabalak, idazle eta kazetari azkoitiarra. Izenburua da gainera izaera autonomoa duten ipuinak elkartzeko era, testu gehienetan “ihes egin nahi duen norbait, edo ihes egiteko gogo bat” agertzen bait da. Bere azkeneko lan hau, Susak argitaratuta, Donostian aurkeztu zuen atzo Zabalak, igandean beste behin ere ospatuko den Liburu Azokoren testuinguruan. Argazkia: Ruben Plaza