Zabalik dago XXVIII. Herri Kanta Jaialdian izena emateko epea

X.S. - Viernes, 21 de Abril de 2017 - Actualizado a las 10:58h.

HONDARRIBIA. Hondarribiko Udaleko Kultura arloak zabalik dauka datorren maitzaren 21ean egingo den XXVIII. Herri Kanta Jaialdian izena emateko epea. Jaialdian gutxienez zortzi kideko taldeek eman ahal dute izena, 16 urtetik gorako pertsonek osatuta eta hauetatik, %80ak hondarribiarra izan behar du. Izen-ematea apirilaren 27ra arte egin ahal da udaletxeko BAZ bulegoan.