Zirko tailerra egongo da gaur San Joan plazan

A.M. - Viernes, 21 de Abril de 2017 - Actualizado a las 11:11h.

URNIETA. Zirkoaren mundura hurbiltzeko aukera izango da gaur 16.30etik aurrera Urnietako San Joan plazan Tiritirantes taldearen eskutik. Bertan, psikomotrizitatea landuko dute eta trebetasun desberdinak praktikan jarriko dituzte hiru tailer ezberdinen bitartez: oreka jarduerak (kablea, rolabola, monozikloa ), zankoak (zanko mota eta teknika ezberdinak) eta aireko jarduerak (telak, soka eta trapezioa).