Durangoko Tabira taldearekin lehiatuko da Biok2.com taldea

M.A. - Viernes, 21 de Abril de 2017 - Actualizado a las 11:19h.

ORDIZIA. Bihar, 16.00etan lehiatuko dira Ordiziako Biok2.com saskibaloi taldea Durangoko Tabira taldearen aurka, Majorin. Ordiziarrek lau garaipen lortu dituzte jarraian eta dagoeneko eskuratu dute Final Four txapelketarako txartela, baina bizkaitarrek oraindik ez. Laugarren postuan daude, eta Final Fourrean sartzea dute helburu. Antolakuntzakoek biharko partida polita izango dela espero dute.