El sábado se celebrarán los partidos de los veteranos en Beasain

Viernes, 21 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:12h.

beasain- Este año el grupo de baloncesto beasaindarra BKL cumple 50 años, y dentro de los actos del festejo del aniversario este sábado se celebrarán los partidos de los veteranos en Antzizar. A las 12.00 horas las mujeres se enfrentarán al equipo de veteranas del Oiantxe arrasatearra y a partir de las 16.00 horas será el turno de los hombres que se enfrentarán en una triangular a los equipos Oiantxe de Arrasate y Ordizia. - M.A.

zegama- Txorien kantuak ezagutu nahi duenak aukera izango du bihar horretarako. Zegamako Anduetza parketxeak irteera antolatu du Mikel Olano adituarekin batera. Goizean, 10.00etan abiatuko dira parketxetik eta bertatik gomendatu dute prismatikoak eramatea, txoriak hobeto ikusi ahal izateko. Interesa duenak izena eman dezake 943 802 187 telefonoan edo andueza@gipuzkoamendizmendi.net helbidean. - M.A.

ordizia- Gaur, 19.00etan, Ordiziako Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan Galiziako koloreak: galiziar akuarelistak izeneko erakusketaren inaugurazioa izango dute. Bertan, hamar galiziar artisten hogeita hamar lan jarriko dira ikusgai. Erakusketa datorren maiatzaren 12ra bitartean egongo da zabalik, arratsaldero 18.00etatik 20.00etara, baina igande eta jai egunetan itxita egongo da. - M.A.

ordizia- Bihar, 16.00etan lehiatuko dira Ordiziako Biok2.com saskibaloi taldea Durangoko Tabira taldearen aurka, Majorin. Ordiziarrek lau garaipen lortu dituzte jarraian eta dagoeneko eskuratu dute Final Four txapelketarako txartela, baina bizkaitarrek oraindik ez. Laugarren postuan daude, eta Final Fourrean sartzea dute helburu. Antolakuntzakoek biharko partida polita izango dela espero dute. - M.A.