Galiziar akuarelisten erakusketa Ordizian inauguratuko da gaur

M.A. - Viernes, 21 de Abril de 2017 - Actualizado a las 11:18h.

ORDIZIA. Gaur, 19.00etan, Ordiziako Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan Galiziako koloreak: galiziar akuarelistak izeneko erakusketaren inaugurazioa izango dute. Bertan, hamar galiziar artisten hogeita hamar lan jarriko dira ikusgai. Erakusketa datorren maiatzaren 12ra bitartean egongo da zabalik, arratsaldero 18.00etatik 20.00etara, baina igande eta jai egunetan itxita egongo da.