Txorien kantuak ezagutzeko irteera egingo da bihar Zegaman

M.A. - Viernes, 21 de Abril de 2017 - Actualizado a las 11:16h.

ZEGAMA. Txorien kantuak ezagutu nahi duenak aukera izango du bihar horretarako. Zegamako Anduetza parketxeak irteera antolatu du Mikel Olano adituarekin batera. Goizean, 10.00etan abiatuko dira parketxetik eta bertatik gomendatu dute prismatikoak eramatea, txoriak hobeto ikusi ahal izateko. Interesa duenak izena eman dezake 943 802 187 telefonoan edo andueza@gipuzkoamendizmendi.net helbidean.