Auzolanaren bitartez herria txukunduko dute gaur eta bihar

M.S.S. - Viernes, 21 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:12h.

Ibarra- Ibarrako haur, nerabe eta gazteen parte-hartzea sustatzeko Gazte Zulo zerbitzuak gaur eta bihar herriko hainbat banku eta farola txukunduko ditu auzolanean boluntarioekin batera. Gazte Zuloren logo berria aurkeztuko dute kamiseten bitartez eta festa giroa ez da faltako, izan ere bihar auzolanean aritu diren boluntarioek bazkaria egingo dute plazako estalpean, eta ondoren, 17.00etatik aurrera, Iratzar taldearekin erromerian amaiera emango zaio ekimenari.