Udalak plaza egokitu eta argiteria jarri du Elosiaga auzoan

J.L. - Viernes, 21 de Abril de 2017 - Actualizado a las 11:30h.

AZPEITIA. Auzotarren eskaerei erantzunez, Azpeitiko Udalak plaza bat egokitu du Elosiagako elizaren ondoan. Era berean, argiteria jarri du auzoan. Lan horiek egiteko 80.000 euroko aurrekontua bideratu dute. Orain, beraz, Elosiagako bizilagunek badute "auzotarrak elkartzeko eta haurrek jolasteko gunea" auzoan.