Getariako Konpartsan jada eman daiteke izena

A.R. - Viernes, 21 de Abril de 2017 - Actualizado a las 11:21h.

GETARIA. Bi urte pasatu dira Getariako Konpartsa azkenekoz egin zela, eta aurten ere kaleak animatuko ditu konpartsak. Aurtengo gaia musikalak izango da eta parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete udal bulegoetan edo turismo bulegoan. Bikoteka eman beharko da izena, eta ezinbestekoa izango da 18 urtetik gorakoak izatea eta bietakoren bat getariarra izatea. Izen-emate epea hilaren 30ean amaituko da.