Euskal liburuak kalera aterako dituzte Beasainen

Irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko asmoz, bihar 12.00etan beasaindarrak kalera aterako dira euskarazko liburuekin

Viernes, 12 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:12h.

beasain - Euskal liburuak kalera ateratzeko ekintza egingo dute bihar, Beasainen, irakurtzeko zaletasunari eta herrigintzari keinu eginez. Beasaindar orori gonbita luzatzen zaio bihar ordu erdiz kalera irteteko euskal liburu bat hartuta. Ekitaldiari hasiera goizeko 12.00etan emango zaio; asmoa Ezkiaga auzotik Igartza pareko Dolarea Parkerainoko kale tartea irakurlez betetzea da, beraz, parte hartu nahi duen oro kale tarte horretako edozein puntutan koka daiteke bere liburua irakurtzen. 12.00etan kalejira bat abiatuko da Ezkiaga auzotik eta kalean gora dauden irakurleak bilduz egingo du bidea Dolarea Parkeraino. 12.30ean, kalejira Dolarea Parkera iritsiko da eta hogei bat minutuko sormen saio literario artistikoari (irakurketa, dantza, musika, marrazketa) emango zaio hasiera. Saio horren bukaeran Beasaingo ikastetxe, enpresa, osasun etxe, Udaletxeko… ordezkari banak liburu bat jasoko du Irakurle Taldeko kideen eskutik eta ordezkari bakoitzak liburua irakur-tzeko eramango du etxera.

Ordezkari bakoitzak nor den eta liburua noiz jaso duen azalduz mezu bat bidaliko du zuereirakurle@gmail.com helbidera (liburuak izango duen orri banatzailean egongo da helbide elektronikoa). Liburua irakurtzen duenak bukatzen dueneanbere lantokiko lankide bati pasako dio hark ere gauza bera egin dezan: noiz jaso duen eta nor den zehaztuz mezu bat bidali, liburua irakurri eta nahi duen lankideari pasa. Horrela, irakurleen kate bat sortuko da. - M.A.