Ikasgune Geologikoak eskaintza berezia du biharko bisita gidatuan

Viernes, 19 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 11:20h.

MUTRIKU – Nazioarteko Museoen Eguna dela eta, Mutrikuko Ikasgune Geologikoak eskaintza berezia izango du bihar Nautilus, flyscheko fosilak bisita gidatuan. Horrela bada, geoparkea.com web gunearen bitartez erreserba egiten dutenek %50eko deskontua izan dezakete sarrera hartzerakoan. Horretarako “#ME2017 kodea sartu behar da”. Bisita gidatua 16.30ean hasiko da eta euskaraz egingo da. Informazio gehiago nahi duenak Mutrikuko turismo bulegora jo dezake (943 603 378 telefonoa). – J.L