Ikasleen bertso saioak izango dira datorren astean Eibarren

Hilaren 22, 23 eta 25ean egingo dira ‘Ahozkotasuna eta Bertsogintza’ egitasmoaren saioak

Viernes, 19 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:14h.

eibar- Bertsozale elkartearen gidaritzapean eta Eibarko Udalaren laguntzarekin egiten den Ahozkotasuna eta Bertsogintza egitasmoan parte hartu duten umeek ikasturtean zehar ikasitakoa plazaratzeko bertso saioak eskainiko dituzte datorren astean Coliseoan.

Astelehenean, Amaña, Iturburu eta La Salleko Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak izango dira taula gainean. Asteartean, ikastetxe horietako LH6koen txanda izango da eta ostegunean, Arrateko Andra Mari, San Andres, Urkizu eta Aldatzeko umeena.

Bertso jaialdi guztiak 18.00etan hasiko dira eta nahi duten herritar guztiek izango dute bertara-tzeko aukera. Sarreren prezioa 2 eurokoa da eta kutxabank.es web gunearen bitartez (aurrez) edo Coliseoko leihatilan (saioaren egunean bertan) eros daitezke. - J.L.