Jaietako kartelak aukeratzeko lehiaketak abiatu dituzte Mutrikun

Udalak antolatutako lehiaketetan parte hartzeko lanak ekainaren 16ra arte aurkez daitezke udaletxean

Viernes, 19 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:14h.

mutriku- Mutrikuko Udalak urteko Malen Jaiak eta Haurren Eguna iragarriko dituzten kartelak aukeratzeko lehiaketak antolatu ditu. Lehen sariketa horretan nahi duten guztiek hartu ahal izango dute parte “banaka edo taldeka” eta Haurren Eguneko kartel lehiaketan, berriz, 16urtetik beherakoek. Hori bai, bi kasuetan, lanak entregatzeko azken eguna ekainaren 16a izango da.

Malen jaietako karten lehiaketara aurkeztutako lan guztiek ondorengo testua eraman behar dute: Mutriku. Malen Jaiak 2017. Uztailaren 21etik 25era. Eta Umeen Eguneko lehiaketara aurkezten direnak ondorengoa: Malen Jaiak 2017. Uztailak 23. Umeen eguna.

Malen jaietarako aukeratzen den kartelaren egileak 300 euro irabaziko ditu eta Haurren eguneko kartelaren egileak 100 euro. - J.L.