‘Bertshow’ saioa izango da bihar Aieteko Jolastokian

Viernes, 19 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 10:54h.

ARRATSALDEZ Bihar arratsaldean Bertshow bertso saio musikatua egingo dute Aieteko Jolastokin. 17.00etan auzo jolasak egongo dira, eta 19.00etan bertso musikatua hasiko da. Bertsolariak Jon Martin, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Jokin Labayen eta Manex Mujika izango dira. Gai-jartzaile lanetan Gorka Segurola ariko da eta musikariak Imanol Solores eta Beñat Antxustegi izango dira. – N.G.