Mendiz mendi dabil Aizkardi

Viernes, 19 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:14h.

Villabona.Aizkardi Mendi Elkarteak aurrera darrai aurtengo egitarauarekin eta pasa den igandean Burgosen 21 kilometroko ibilbidea egin zuten mendizaleek. Portillo de Bustosetik abiatuta, Cuetos, Pollos, Galdampio, Castro Cuño, La Maya, Cantoña, Cimero, Verdina, Buey eta Castilleteko gailurrak pasa ondoren, Pancorbon bukatu zuten zeharkaldia (argazkia). Ekainerako bi irteera antolatu dituzte;lehena ekainaren 11an Mendibeltza-Irati batuz eta bigarrena hileko hirugarren astebururako Panticosa inguruan. Argazkia: Aizkardi