Goi mailako bertso saioa izango da gaur gauean Floreaga ikastetxean

Viernes, 19 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 11:20h.

AZKOITIA – Maxixatzen euskara elkarteak Erniarraitz bertsozale elkartearen laguntzarekin antolatuta, goi mailako bertso saioa izango da gaur (22.00etan) Floreaga ikastetxeko Don Bosco aretoan. Jaialdian Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Eneritz Artetxe eta Unai Izagirre bertsolariek parte hartuko dute;gai-jartzaile lanetan Silvia Etxaniz arituko delarik. Sarrerak aurrez eros daitezke Hizki papertegian, 6 eurotan (3 euro Maxixatzeneko bazkideentzat). – J.L