Iraurgiko bi ikasle sarituak izan dira EHUko Matematika lehiaketan

Viernes, 19 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 11:19h.

 AZPEITIA – Iraurgi ikastetxeko bi ikasle sarituak izan dira Euskal Herriko Unibertsitateak (EHUk) antolatutako III. Matematika lehiaketan. Bertan, LHko, DBHko eta Batxilergoko 437 ikaslek hartu dute parte, eta Iraurgi Ikastetxeko bi gazte finalera iritsi eta sarituak izan dira: Lehen Hezkuntzako 6. mailako Aritz Badiolak hirugarren postua lortu du eta 4. mailako Jokin Maizek, berriz, laugarren postua. Biek EHU-ko Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatean jaso dituzte sariak. – J.L.