Herri Azoka eta hainbat ekitaldi, igandean Zestoan

Viernes, 19 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 11:15h.

 ZESTOA – III. Herri Azoka egingo da igandean Zestoan eta goizean zehar bigarren eskuko azoka, herriko hainbat eragileren, ekoizleren eta artisauen postuak izango dira goizean zehar plazan. Bestalde, arratsaldeko 16.00etan haurrentzako jolasak, arropa kustomizazioa eta maskara tailerra izango da, baita ipuin kontaketa (18.15) eta Mikel Aveiro eta Eukeni Ibarguren txalapartarien emanaldia ere (19.15). Amaitzeko, 19.30ean Gipuzkoako herri arteko pilota txapelketa izango da kiroldegian. – A.R.