Segurako Atseden elkartekoak Balmasedara joango dira

M.A. - Domingo, 16 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:11h.

Segura- Uztailaren 21ean, ostirala, Segurako Atseden jubilatu elkarteko kideak Balmasedara irteera egingo dute. Autobusean joango dira, eta 9.00etan abiatuko dira plazatik. 11.00etan Balmasedan hamaiketakoa egingo dute, ondoren Amurrioko Ruperto jatetxean bazkaldu eta arratsaldean Gasteizera joango dira. Hilaren 20an, 19.00etatik 19.30era eman behar da izena elkartean, eta bidaia 30 euro kostako da.