Hernanik, herritarren ehun proposamen aztertzen

Udalaren aurrekontuan txertatzeko proiektuen balorazio tekniko, politiko eta ekonomikoa egiten ari dira

Miércoles, 9 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 06:11h.

Hernani- Uda garaian, irailaren 24ra arte, Hernaniko Udala 2018ko aurrekontu parte-hartzaileetan lehenetsi diren ehun proposamenak aztertzen ari da.

Bi urrats emango dira. Lehenengoa proposamenen lehen berrikuspena izango da. Lehen errepaso honetan, jasotako proposamenak Udal eskumena diren gainbegira-tzen da, baita Udalak dagoeneko proposamen hori egitea aurreikusia duen edota egina dagoen. Balorazio hau udal ordezkari politikoen eskutik egiten da.

Ondoren, bideragarritasun teknikoa kalkulatzeaz gain, proposamen bakoitzaren aurreikuspen ekonomikoa egingo dute udal teknikariek.

Lan fase honen amaieran, proposamen guztien balorazioak publiko egingo dira. Bertan herritar bakoi-tzak egindako proposamenak jasotako balorazio politiko, tekniko zein ekonomikoa ikusi ahal izango du, hauen bideragarritasuna eta aurrekontua ikusteko. - A.M.