Urnietak irailean errefusaren edukiontziak aldatuko ditu

Sarraila elektroniko bati esker astean bi aldiz ireki ahal izango dira eta aldaketa honekin birziklapena %65era iristea nahi dute

Miércoles, 9 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 06:11h.

Urnieta- Urnietako Udalak gogorazi duenez, errefusa biltzeko edukiontzi berriak jarriko ditu irailean, zeinak astean bi egunetan irekiko diren. Edukiontzi berri horiek sarraila elektronikoa izango dute eta erabiltzaile bakoitzak txartel elektronikoa izango du edukion-tziak ireki ahal izateko. Txartelik gabe ezin izango dira ireki. Gainera, errefuxaren eta bolumen handikoen bilketaren kudeaketa San Marko Mankomunitatearen esku utziko dira.

Bestalde, organikoaren edukion-tziek ere sarraila elektronikoa izango dute, errefusaren bilketarako prestatutako sarrailekin bateragarria izango dena. Materia organikoko edukiontziak egunero ireki ahal izango dira.

Udalaren helburua da edukion-tziak ireki ahal izateko baliatuko diren txartel elektronikoek beste erabilera batzuk ere izatea eta horretarako lanean ari da. Hau da, txartel horretan Udalak eskaintzen dituen beste zerbitzu batzuk ere integratzea da xedea, erabiltzaileen erosotasunerako.

Urnietako Udalaren helburua da moldaketa eta berrikuntza hauekin birziklatze tasa %65era iristea. Urnietaren 2016ko bataz besteko birziklapen tasa %48,6koa izan zen, baina aurten %52ko datuak lortu dira.

Aldaketa hauek uztailean egin nahi ziren hasieran, baina, opor garaia medio, atzeratu dira. - A.M.