Eusko Jaurlaritzak %6 igo du euskaltegi pribatuetara bideratutako diru-ekarpena

11.519.370 euro bideratuko ditu euskaltegi publikoen lana laguntzera, iaz baino %1 gehiago

Eusko Jaurlaritzak, HABEren (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) bitartez 19.575.000 euro bideratuko ditu 2017-2018 ikasturtean euskaltegi pribatuen lana diruz laguntzera, iaz baino %6 gehiago. Izan ere, igoera horri esker irakasleen baldintzak hobetu ahal izango dira euskaltegi pribatuetan, aspalditik datorren eskaera bat betez.

EUROPA PRESS - Viernes, 11 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 13:48h.

DONOSTIA. Horrez gain, 11.519.370 euro bideratuko ditu euskaltegi publikoen lana laguntzera, iaz baino %1 gehiago. Igoera hauek euskaltegietan lan egiten duten 1.300 irakasleen baldintzak hobetzea izango dute helburu.

Bestalde, Eusko Jaularitzak 1.250.000 euro bideratuko ditu 2017-2018 ikasturtean ikasleen ikasketa prozesua diruz laguntzera. Diru honi esker, hainbat ikasleren matrikula doakoa edo askoz ere merkeagoa izango da, beti ere ikasleek dagokien maila gainditzenbadute.

DOAKOTASUNA

Diru-laguntza hauez gain, udalek eta aldundiek deialdi ezberdinen bidez laguntzen dute ikasketa prozesua. Eusko Jaurlaritza lanean ari da legegintzaldi honetan B2 mailara arteko doakotasuna lortzeko euskararen irakaskuntzan. Helburu historiko hau lortzeko, EuskoJaurlaritza, aldundiak eta udalak abian jarri beharreko baldintzak adosten ari dira hizkuntza politika kudeatzen duten erakundeak batzen dituen HAKOBAn (Herri Aginteen Koordinaziorako Batzordea).

Euskadin, ikasturtero 35.000 lagun inguruk ikasten dute euskara euskaltegi publiko eta pribatuetan. Guztira, 103 euskaltegi daude Euskal Autonomi Erkidegoan, 64 pribatuak dira eta 39 udaletakoak.