Arrate elkarteak bazkideen erakusketa irekiko du hilaren 22an

Miércoles, 13 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 12:27h.

EIBAR – Arrate kultur elkarteak jakinarazten du aurtengo bazkideen erakusketa hilaren 22tik urriaren 8ra bitartean egingo dela Topalekuan. Bazkide bakoitzak bi lan aurkeztu ahalko ditu (ez badira oso handiak) eta parte hartzeko interesa dutenek hilaren 19ra arte eraman ditzakete lanak Topalekura (astelehen eta asteazkenetan 17.00etatik 19.00etara bitartean eta astearte eta ostegunetan 10.30etik 12.30era). Erakusketaren zaintza parte-hartzaileen artean egitea aurreikusten da. – J.L.