Bailarako neska-mutilek atletismoa ezagutzeko aukera dute Mintxetan

Miércoles, 13 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 12:28h.

ELGOIBAR – Mintxeta atletismo taldeak jakinarazten du dagoeneko hasi direla denboraldi berria prestatzeko entrenamenduak. Era berean, taldeak Elgoibarko eta inguruko herrietako neska-mutilak animatu nahi ditu “atletismoa ezagutzera etortzeko”. Entrenamenduak astelehen, asteazken eta ostiraletan izaten dira (18.30etik 20.00etara bitartean) Mintxetako kirol instalakuntzetan eta bertan “atletismoa ezagutzeko interesa duten guztiek parte hartu ahalko dute irailean zehar”. – J.L.