Salgai daude azokaren ondoren egingo den bazkarirako txartelak

Miércoles, 13 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h.

IBARRA – Igandean egingo den Ibarra, azoka eta piparra azoka bereziaren ondoren bazkaria izango da eta gogoratu dute sarrerak salgai daudela 22 euroren truke Atari tabernan. Bestalde, gildak protagonismoa izango du aurten eta gilden tailerra egingo da Emeterio Arrese parkean, 10.00etatik 12.00etara. Ibarrako Merkatari Elkartearen eskutik, hiru erosketa-txeke zozketatuko dira parte-hartzaileen artean. 12.00etatik 13.00etara, berriz, egindako gildekin mosaiko erraldoia osatuko da eta amaitzeko, 13.00etan, egindako gilden dastaketa egingo da. – M.S.S.