282 enpresa agertzen dira Urola Erdiko mapa industrialean

Miércoles, 13 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 12:27h.

AZKOITIA – Iraurgi Berritzen, Urola Erdiko garapen elkarteak, eskualdeko mapa industriala osatu du eta bertan arloko 282 enpresa agertzen dira. Mapan enpresa bakoitzaren lan jarduerak eta kokapena islatzen dira. Ekimen honekin, garapen agentziak “Urola Erdiko enpresen gaitasunak erakutsi eta azaleratu” nahi izan ditu. Mapa Interneteko industriamapa.iraurgiberritzen.eus helbidean ikus daiteke eta bertan era desberdineko bilaketak (udalerrika, sektoreka...) egiteko aukera dago. – J.L.