Juan Mari Ibarzabalen argazki erakusketa ikusi ahalko da Hazparnen

Miércoles, 13 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 12:28h.

AZPEITIA – Azpeitia eta Hazparneren arteko senidetzaren 30. urteurrena dela eta, Juan Mari Ibarzabal azpeitiarraren argazki erakusketa ikusi ahalko da hilaren 15etik 30era bitartean Hazparneko Pierre Espil mediatekan (aurretik Hazparneko zenbait artisten kuadroak egon dira erakusgai Azpeitiko Sanagustin kulturgunean). Hori dela eta, hilaren 23an senidetzaren festaz disfrutatzera Hazparnera gerturatzen diren guztiek Ibarzabalen erakusketa bisitatu ahalko dute. – J.L.