Auzolan asteburua izango dute hau Amute-Kostan

Jueves, 14 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 10:40h.

HONDARRIBIA – Hondarribiko Amute-Kosta auzo elkarteak bere egoitzan zenbait lan eta hobekuntza burutzeko auzolan asteburua deitu du. Bihar, 18.00etatik 20.00etara, lanak antolatu eta banatzera bilduko dira, eta larunbata osoan lanak burutu ostean, igandean azken ukituak eman eta garbiketa orokorra egingo dute. Ekimenean parte harzeko, hala bada avvamuteskosta@gmail.com helbidera idatzi edo 652 727 374 zenbakira deitzea eskatu dute. – X.S.