Anbotoko Mariren koba bisitatzeko mendi irteera izango da 23an

Jueves, 14 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 10:47h.

ELGOIBAR – Morkaiko mendizale taldeak Anbotoko Mariren koba magikoa bisitatzeko irteera antolatu du hilaren 23rako (eguraldi txarra bada ezin izango da egin). Parte hartzera animatzen direnek 8 bat orduko ibilaldia egingo dute “poliki poliki baina 1.100 metroko desnibela gaindituz”. Txangoaren prezioa 10 eurokoa da (8 euro bazkideentzat) eta parte hartzeko interesa dutenek asteazkenetan eman dezakete izena Morkaikoren bulegoan (19.00etatik 20.30era). – J.L.