Beasaingo Udalak jabetze ikastaroak eskainiko ditu

Jueves, 14 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 10:43h.

BEASAIN – Beasaingo Udalak eta berdintasun foroak elkarlanean jabetze ikastaroak antolatu dituzte hilabete hauetarako. Datorren ostiralean, hilak 22, euskal izendegia eta sexuaren araberako bereizkeria landuko dute Batzar aretoan 17.30etik 19.30era, euskaraz. Doakoa da parte hartzea eta izena eman nahi duenak igandera arte du epea, Berdintasun zerbitzuan (10.00-14.00), 943 087 663 edo berdintasun@beasain.eus helbidean. – M.A