Kirol eta kultur ikastaroak eskainiko dituzte Lazkaon

Funkya, gimnasia erritmikoa, igeriketa, aerofit, yoga eta sevillanak ikasi ahalko dira

Jueves, 14 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h.

lazkao- Lazkaoko Udalak prestatu du 2017-2018 denboraldirako ikastaro eskaintza. Aurten ere kirolarekin eta kulturarekin lotutako ikastaroak izango dira. Kirol ikastaroei dagokionez, aurten aurreratu egingo dira ikastaroen hasiera egunak. Orain arte, urrian hasten baziren ikastaroak, aurten irailaren 18ra aurreratu dira.

Haurrentzako funky, gimnasia erritmikoa eta igeriketa ikastaroak urrian hasiko dira. Guztira, helduentzako 11 ikastaro prestatu dira. Horien artean, aurten lehen aldiz eskainiko direnak ere badaude: ziklo indoor eta bodytraining ikastaroak, esaterako. Ikastaroak hobeto ezagutzeko proba egunak ere zehaztu dira. Hala, datorren astelehenean, hilak 18, ziklo indoor (18.00), aerofit (18.30) eta asteartean, hilak 19, ziklo indoor (09.00) eta bodytraining (18.30) klaseak doan probatu ahalko dira.

Kultura ikastaroei dagokionez, honakoak egiteko aukera egongo da: yoga, aretoko dantzak, sevillanak, orratz lanak, makinaz josten ikasteko ikastaroa eta robotika ikastaroa. Aurtengo berrikuntza robotika tailerra da eta 9 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo da. Tailerraren helburua haurrak teknologia berrietara gerturatzea da, robotak eraikiz matematika, zientziak eta teknologiarekiko ikaskuntza eta motibazioa sustatzea. Irailaren 22an, ostirala, ate irekien jardunaldi bat egingo da 17.00etan, kultur etxean.

Kirol ikastaroetan izena eman edo informazio gehiago jasotzeko kiroldegira gerturatu 943 085 193 telefono zenbakira deitu beharko da, eta kultur ikastaroetarako Udaletxera (943 088 080). - M.A.