Monoziklo ikastaroa gaur egingo da Beasainen, AEKren eskutik

Jueves, 14 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 10:44h.

BEASAIN – Monozikloan ibiltzen ikasi nahi dutenek zita izango dute gaur Beasainen, izan ere, Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak monoziklo ikastaroa antolatu du Udalaren laguntzaz eta Orekan bizi naiz kirol elkarteak gidatuko du saioa. Beasaingo plaza azpian elkartuko dira 19.00etan eta ordubete inguru iraungo du saioak. Ikastaroa doan izango da eta kaskoa ekartzea gomendatzen dute antolatzaileek. – J.L.