Alokairurako laguntza urriaren 15era arte eska daiteke Azpeitian

Udalak 200.000 euroko diru-poltsa egokitu du aurten etxebizitza alokairua ordaintzen laguntzeko

Jueves, 14 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h.

azpeitia- Azpeitiko Udalak jakinarazi duenez, herritarrek “urriaren 15era arte” eska ditzakete etxebizitza alokairua ordaintzeko ematen dituen diru-laguntzak.

Azken urteotan “200dik gora herritarrek” jaso dute laguntza hori, eta aurten ere 200.000 euroko diru poltsa jarri du Udalak etxebizitza bat alokatzeak suposatzen duen gastua arintzeko.

Ainara Larrañaga zinegotziaren hitzetan, “urtez urte herritarren beharretara egokitzen joan gara laguntza hauek, eta gazteentzako izaten hasi baziren ere, gaur egun etxebizitza eskubidea bermatua izateko zailtasunak dituzten beste hainbat kolektibori ere zuzentzen dizkiegu”. Hala, orain “18 eta 35 urte bitarteko gazteez gain, mugikortasun urriko pertsonek edota ezgaitasunen bat dutenek, banandu edo dibortziatuek, 70 urtetik gorakoek eta alargunek ere jaso ditzakete”.

zenbatekoaUdalak herritarren etxebizitza eskubidea bermatzeko ematen dituen laguntzen zenbatekoa diru-sarreren araberakoa da.

Hala, 15.000 euro arteko diru-sarrera dutenei alokairuaren %50 ordainduko zaie;15.000 eta 21.000 euro arteko diru sarrera dutenei %40;21.000 eta 30.000 euro artean irabazten dutenei alokairuaren %30 eta 30.000 eta 35.000 euro arteko diru-sarrera dutenei %20.

Gehienez, diru-laguntza 250koa izango da (hileko) baina Alde Zaharreko etxe bat alokauta dutenek 50 euro gehiago jasoko dituzte. - J.L.