Salestarrek Beningo kaleko umeen aldeko zozketa antolatu dute

Jueves, 14 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 10:47h.

AZKOITIA – Salestarren Gazteak eta Garapena taldeak Beningo kaleko umeen aldeko zozketa abiatu du. Irabazleak Iker Irribarria pilotariaren elastikoa, Migel Zubizarreta eta Maite Agirre margolarien lanak eta Joseba jatexean bi lagunentzako bazkaria jasoko ditu. Zenbaki saritua azaroaren 2ko ONCEko zozketaren lehen sariarena izango da. Bildutako dirua Salestarrek Beningo Porto Novo eta Cotonouko kaleko umeen alde duten proiekturako bideratuko da. – J.L.