Ikastolako ikasle ohien topaketa, hilaren 30ean Urretxun

Jueves, 14 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 10:45h.

URRETXU – Urretxu-Zumarraga ikastola 50. urteurrena ospatzen ari da eta hilaren 30erako ikasle ohien topaketa antolatu dute. 11.00etan harrera ekitaldia egongo da Lourdesko Ama elizan eta ondoren bisita gidatua egingo dute. 14.30ean bazkaria egingo dute ikastolako patioan eta 18.00etan dantzaldia egongo da. Bazkarirako txartelak 33, Ezkurra, Apain, Arkupe eta Krak tabernetan jarri dituzte salgai, 25 eurotan. – A.Z.