Euskaltegiko izen-emate epea hilaren 22ra arte dago zabalik

Zarauzko euskaltegiak 35 urte betetzen ditu eta euskara ikasteko aukera zabala eskainiko du aurten ere

Jueves, 14 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h.

Zarautz- Zarauzko udal euskaltegiak 35 urte betetzen ditu aurten eta urteurreun borobil horretan eskaintza zabalarekin dator aurten ere euskaltegia. Ikastaroak datorren urriaren 2an hasiko dira eta izen-emate epea hilaren 22ra arte egongo da zabalik.

Nekane Iribar Euskara zinego-tziak eta euskaltegiko zuzendaria den Maite Egigurenek prentsaurrekoan azaldu zutenez, emaitza onak izaten dituzte euskaltegiko ikasleek azterketetan, baina “garrantzitsuena euskara ikastea eta erabiltzea da, ez azterketak”. Horrexegeatik, Udalak lagundu egin nahi die euskara ikasten dutenei eta beka sistema bat dago: batetik, euskara ikasten ari denari matrikularen %75 itzultzen dio, baldin eta emandako orduen %80 betetzen badute;bestetik, langabezian daudenei %100 itzultzen die;eta azkenik, HABErentzat azterketaren bat gainditzen duenak erakunde horri diru-laguntza eska diezaioke, eta dagokion diru-lagun-tza HABE eta Udalaren artean osatuko da.

“Aurrez aurreko taldeak eskain-tzen ditugu eta autoikaskuntza zerbitzua ere badaukagu. Bietan euskalduntze maila guztiak egiteko aukera dago. Bestalde, jubilatuen-tzako taldeak ere izango ditugu, baita AISA-Harrera Taldea ikastaroa ere, herrira iritsitako etorkinak euskara ikasten hasteko eta Udalaren hainbat zerbitzuren berri jaso-tzeko”, azaldu zuen Iribarrek.

Egigurenek, bere aldetik, euskaltegiak 35 urte bete arren, berrikuntzetara zabalik daudela adierazi zuen: “Gure irakaskuntzaren ardatza ikaslea da, eta gure metodologia hizkuntzaren ikuspegi komunikatiboan oinarritua dago, ekintza komunikatibotan definitua. Izan ere, hizkuntzarekin gauzak eginez eta egiteko ikasten baita euskara. Era berean, gure inguruko ezaugarri eta egoera soziolinguistikora egokitzen gara”.

Maila guztietako ikastaroak eskainiko dituzte, eta autoikaskun-tza formatuan etxetik ikasi arren, tutoretzak egingo dituzte ikasleek. Bertan bizi ez direnek ere izango dute horretarako aukera Skype bidez.

Mailaren batean izena eman nahi dutenek edo informazio gehiago nahi dutenek euskaltegira joan daitezke (Iturribide kalea, 28), edota 943 131 153 edo 943 855 084 telefonora deitu edo euskaltegia@zarautz.era idatzi. - A.R.