Euskaraz bizitzeko, Maizpide Euskaltegia

Maizpide Lazkaon kokatuta dagoen euskaltegi-barnetegia da. Haren zeregina euskara eta euskal kultura ezagutaraztea eta zabaltzea da eta maila guztietako ikastaroak eskaintzen ditu

Sábado, 23 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h.

1988ko apirilean zabaldu zituen ateak Maizpide barnetegi-euskaltegiak, 1960ko hamarkadatik zetorren lan eta mugimenduaren ondorio eta fruitu. Gaur egun, hizkun-tzan eta euskal kulturan murgiltzeko aukera paregabeak eskaintzen ditu Maizpidek.

Ikasleak euskaraz bizi daitezen, ezinbestekoa da barnetegian eroso egotea;horretara bideratuta daude Maizpideren azpiegiturak. Hiru pisuko eraikina da Maizpide, lehenengoan zerbitzu orokorrak daude: jangela, liburutegia, telebista gela, ordenagailu gela… Bigarrenean, ikasgelak, eta zinema, eta hirugarrenean, berriz, logelak.

Maizpidek euskara ikasi nahi duenaren beharrak asetzeko moduko eskaintza dauka, eskariaren araberako ordutegi eta erritmoetan malgu lan egiteko prestutasun osarekin.

Alde batetik, 1982-1983 ikasturtetik ikastaro trinkoak urte osoan eskain-tzen ditu barnetegiak. Urritik ekainerako ikastaro hauek hilabetekoak izaten dira, hiru edo lau astekoak, egutegiaren arabera. Astelehenetik ostiralera izaten dira bertan ikasleak, eguneko sei eskola-orduko erri-tmoan, maila guztietan.

Beste aldetik, ordukako ikastaroak ematen ere eskarmentu handia dute Maizpideko irakasleek. Modulu ohikoenak hurrengoak dira: astean 8 ordu astelehenetik ostegunera, maila guztietan;astean 6 ordu, asteartetik ostegunera, B1, B2 eta C1 mailetan eta larunbatetan 5 orduko saioak, B1, B2 eta C1 mailetan. Bestalde, C2 mailako aurrez aurreko ikastaroan astean 5 orduz aritzen dira ikasleak.

Gainera, teknologia berrien ekarpenez baliatuta, bakarka edo taldean ikasteko aukera ere eskain-tzen du Maizpidek, nork bere erri-tmoan eta bere etxean. Online lan egin eta tutorearekin aurrez aurre edo konputagailuz elkartzeko aukera izango duzu, zuk nahi duzun lekuan eta nahi duzunean.

Barnetegian (egunean zeharreko ekintzak: eskolak, otorduak…) eta herrian (klasez kanpoko ekintzak), 24 orduz euskaraz aritzeko eta bizi-tzeko bermea du Maizpideko ikasleak, euskara-kurtsoak jasotzeaz haratago. Maizpideko ikasleek lazkaotarrekin duten harremanean, euskara izaten da lokarri.

Mintzalaguna, adibidez, Lazkaoko euskaldun zahar bat eta Maizpideko 2 ikasle elkartzean datza, astean behin. Kultur ekintzak bitarteko, Maizpideko ikasleek eta Lazkaoko euskaldun zahar nahiz berriek elkar ezagutzeko aukera dute. Eta ezaupide horretan, une goxo eta politak partekatzen dituzte.

Kultur agendari dagokionez, hilero izaten dituzte bertso-afariak, hi-tzaldiak, ikus-entzunezkoak, an-tzerkiak edo bestelako ikuskizunak. Astean zehar, euskarazko film-emanaldiak eta ikastaroan zeharreko lehiaketak ere antolatzen dituzte.

Horrez gain, irteera didaktikoak ere eskaintzen ditu Maizpidek. Hizkun-tza modu ezin praktikoagoan azaltzen da, eta, aldi berean, hizkun-tzak foku izateari uzten dio, beste zerbaiterako bitarteko bihurtzen baita. Ikasleak entzumen bizian jartzen du arreta, eta, bide batez, Lazkaok eta Goierrik eskaintzen duten kultur ondare aberatsa ezagutzeko aukera baliatzen du. N.G.