Durangoko Azoka herriz herri ibiliko da 52.edizioan

Martes, 26 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h.

donostia- Berrikuntzaz beteta dator aurtengo Durangoko Azokaren 52. edizioa. Izan ere, lehen aldiz Durangoko mugak zeharkatu eta herriz herri ibiliko da, azokan gertatzen dena Euskal Herriko txoko ezberdinetan erakusteko asmoz. Modu berean, bisitariak Durangora erakartzeko helburua izango du aurtengo edizioak.

Horretaz gain, aurten Ahotseneak hamar urte betetzen dituenez, gune hori bilakatuko da biraren protagonista nagusia. Ildo horri jarraiki, eta antolakuntzak jakinarazi duenez, birak lau geltoki izango ditu: Tafalla, Bilbo, Gasteiz eta Azpeitia, irailaren 29tik abendu hasierara arte, hau da, Durangoko Azoka hasi arte -52. edizioa abenduaren 6tik 10era arte izango da-.

Hala, Ahotseneak, esaterako, argazki-erakusketa bat osatu du Txelu Angoitia, Saioa Cabañas Gau Ilunak eta Joseba Barrenetxea argazkilariek urte hauetan ateratako 25 argazkirekin. Horiekin batera, hainbat musikari, idazle, editore eta kazetariren gogoeta bana ere egongo da. - E. P.