Usurbilek Eguneko Arreta Zerbitzua eskainiko du

Bihar mendetasun arriskuan daudenentzat informazio bilera deitu dute

Aitziber Muga - Martes, 26 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h.

uSURBIL- Mendetasun arriskuan edo mendetasun gradu txikia daukaten usurbildarrentzako Eguneko Arreta Zerbitzua eskainiko du aurrerantzean Usurbilgo Udalak. Zerbi-tzu berri honen nondik-norakoak azaltzeko, bilera bat antolatu dute udal ordezkariek. Gauzak horrela, bihar, Artzabalen 18.00etan, erabiltzaile potentzialek zein beraien senitartekoek zerbitzuaren ezaugarriak ezagutu ahal izango dituzte.

Zerbitzua Artzabalen garatuko da, eta bertan erabiltzaileek ekintza zein ariketa ezberdinak egingo dituzte beren gaitasunen arabera. Gainera, aipatutako pertsonak beren ohiko bizitokian egon ahal izatea ahalbidetu eta beren sozializazioa berma-tzen saiatuko da, izan daitezkeen isolamendu egoerak leunduz.

Beraz, helburua argia da: mendetasun arriskuan edo mendetasun egoeran dauden usurbildarrei autonomiari eusten laguntzea eta ohiko bizi-ingurunean jarraitzen eta gizarteratzen laguntzea, behar izanez gero, isolamendu egoerak konpontsatuz.

Gainera, azken asteetan 65 urtetik gorako usurbildarren artean inkesta bat egin du Usurbilgo Udalak Aztiker enpresaren laguntzaz. “Besteak beste, eta beste herrietan eginiko inkestekin alderatuta, Usurbilgo Udaleko zerbitzuen balorazio positiboa egin zuten galdetutakoek”, adierazi zuen Aztikerreko ordezkariak. Beste datu nabarmen bat Usurbilgo inguru sozio-afektiboa indar-tsu dagoela da, soziologoak azpimarratu zuenez.

“Beste leku guztietan gertatzen den bezala, Usurbilen bizi-itxaropena gora doan heinean, gizartea ere zahartzen dihoa. Erakundeon aldetik pertsona nagusiei zein motatako laguntza eskaini nahi diegun lan-tzen joan behar gara gutxinaka”, adierazi zuen Jone Urdanpiletak, Usurbilgo Udaleko Osasun eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak.

Zentzu horretan, “adinekoei beren etxe inguruan, Usurbilen, ahalik eta modu egokienean zaintzea da Udaletik daukagun ardura, eta bide horretatik jarraituko dugu”, gaineratu zuen Urdanpiletak.