Ordiziako eta Beasaingo saskibaloi taldeak aurkeztu dira

Larunbatean bi herrietako saskibaloi talde guztien aurkezpena egin zuten herritarren babesarekin batera

Martes, 26 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h.

beasain- Asteburuan saskibaloiak protagonismoa izan du Beasainen eta Ordizian;izan ere, saskibaloi taldeen aurkezpenak egin zituzten larunbatean. Beasainen, Arri BKL-ren aurkezpen ofiziala egin baino lehen, 10.00etan, lehenengo mailako senior mutilak Antzizar kiroldegian Tolosako Take taldearen aurka jokatu zuten;aurtengo denboraldian maila berean ibiliko dira bi taldeak.

Ondoren Igartzatik kalejira eginez plazaraino abiatu ziren eta han elkartu ziren jokalariak. Aurkezpenaren dinamikari jarraituz, jokalariak oholtzara igo ziren eta bertan izan ziren aurkeztuak, eta jarraian, talde bakoitzaren argazkia egin zuten. Arri BKL taldekoek eskerrak eman nahi dizkie bertara inguratu ziren guraso eta herritarrei eskainitako babesagatik.

Bestalde, larunbat arratsaldean Antzizar polikiroldegian senior neskak saskibaloi triangular bat jokatu zuten Urretxu eta Madrilgo Paracuellos del Jarama taldeekin batera. Egunari amaiera borobila emateko beasaindarrak eta madrildarrak elkarrekin afaldu zuten elkarte batean. Emakumezkoen liga datorren astean hasiko dute, eta larunbatean, Antzizarren 16.00etan Baizkaiako Tabirako taldearen aurka lehiatuko dira Arri BKL taldeko neskak.

Ordizian ere saskibaloia maila gorenean dago. Larunbatean taldeen aurkezpena egin zuten, mailaz maila. Kasu honetan, ordiziarrek, guztira 12 talde osatu dituzte. Nabarmentzekoa da aurten senior mutilen taldeak EBA ligan jokatuko du-ela, izan ere, iaz mailaz igotzea lortu zuten. Gainera, aurtengoan ere Azatxo Eskola martxan jarriko dute 2006 eta 2009 urte arteko neska-mutilentzat. Izena emateko aukera dago oraindik, www.ordiziasaski.com webgunean. Urrian hasiko da eskola, astelehenetik ostegunera. - M.A.