Deustuko Unibertsitateak 3 ikastaro emango ditu Azpeitian

Negozio baterako erreminta digitalak, Sormen lidergotza eta Larrialdi juridikoetarako botikina izango dira gaiak

Jueves, 12 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:11h.

azpeitia- Herriko Udalarekin sinatuta duen elkarlanerako akordioa dela eta, Deustuko Unibertsitateak hiru ikastaro berri eskainiko ditu udazken honetan Azpeitian. Denak Baigera elkarteko instalakuntzetan emango dira eta interesatuek dagoeneko eman dezakete izena Udaleko Gizarte Zerbitzuetan edo ikastaroak@azpeitia.eus helbide elektronikora idatziz.

Lehen ikastaroa Larrialdi juridikoetarako botikina izenburupean egingo da, hilaren 25etik aurrera eta Lorenzo Goikoetxearen eskutik. Bigarrena, Negozio baten garapenerako erreminta digitalak: Facebook eta Twitter izenekoa, hilaren 30ean hasiko da eta Marta Iraola irakasleak gidatuko du. Eta hirugarrena, Sormen lidergotza. Aukera berriak sortzen ikasten izenekoa, azaroaren 13 eta 14an burutuko da, Monika Suso eta Gonzalo Serra irakasleen eskutik.

Negozio baten garapenerako erreminta digitalen eta Larrialdi juridikoen ikastaroetarako matrikularen prezioa 21 eurokoa da (16,8 euro Azpeitian erroldatutakoentzat). Sormen lidergotza. Aukera berriak sortzen ikastenikastaroaren prezioa, berriz, 15,04 eurokoa da (8 euro Azpeitian erroldatutako herritarrentzat).

Edonola ere, informazio gehiago nahi duenak Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo dezake. - J.L.