Gaur hasiko dute Ormaiztegin mendi astea ‘Urzulo’ ikus-entzunezkoarekin

Astean zehar hainbat ikus-entzunezko eta aurkezpen izango dira eta igandean, mendi ibilaldia egingo dute

Martes, 14 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h.

ormaiztegi- Ormaiztegiko Kirol Elkarteak, Udalak eta Zumalakarregi Museoak elkarrekin antolatu dute aurtengo mendi astea. Gaur hasi eta igandera bitartean hainbat ekintza izango dira;astean zehar ikus-en-tzunezko eta aurkezpenak egingo dira, eta igandean, berriz, mendi irteera bat antolatu dute.

Gauzak horrela, Xanti Ugarteren Urzulo ikus-entzunezkoarekin hasiko da mendi astea. Aloña Mendi Espeleologia Taldeak egindako aurkikuntzak zeintzuk diren erakutsiko da. Bideoaren emanaldia Zumalakarregi Museoan izango da, 19.00etan. Bihar, berriz, Hilo Morenok Groenlandian haize-lera batekin egindako espedizioa azalduko du, ordu eta toki berean. Ostegunean, Ekaitz Maiz mendizale nafarraren Shipton Spire Karakorumgo sugarra lana ikusi ahalko da. Ostiralean amaituko dira ikus-entzunezkoak eta Joseba Iztueta gabiriarrak Mendizaltasunaren hizkuntza lana aurkeztuko du. 2016ko udan bi lagun goierritarrek Khan Tengri mendira egindako espedizioaren laburpena da eta gailurrera heltzeko borrokan bizitakoaren kontakizuna egingo du mendizaleak.

Igandean amaituko da mendi astea eta horretako, goizeko 9.00etan abiatuta, mendi irteera bat egingo dute Arandia, Urbizu, Zelandieta, Española eta Lierniara. Bi ordu inguruko ibilbidea da eta izena liburutegian edo kultura. ormaiztegi@gmail.com helbidean eman behar da, azaroak 17a baino lehen. Arratsaldean, 18.30ean, gaztaina jana egingo dute Eliza atarian. - M.A.