Pako Etxeberria forensea gaur Idiazabalen izango da

M.A. - Martes, 14 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 11:52h.

Idiazabal - Idiazabalgo Udalak bultzatu eta antolatutako Tertulian egitasmoaren barnean, Pako Etxeberria mediku eta forentsea izango da gaurko gonbidatua. Hitzaldia gazteleraz izango da Derechos humanos, la memoria histórica y la memoria reciente izenpean. 19.00etan hasiko da saioa, udaletxeko areto nagusian eta ohi bezala irekia izango da gerturatu nahi duten guztientzat.