Udazken Morea antolatu dute Lazkaoko Gerrikon

M.A. - Martes, 14 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 11:56h.

Lazkao - Lazkaoko Gerriko txokoak hainbat ekintza antolatu ditu hilabete honetarako. Bihar bertan, Amelia Barquín irakasleak Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekua: eskola hitzaldia eskainiko du, 18.30etatik 20.00etara. Ordu berean, hilaren 21ean, Miren Odriozola eta Leire Ibarguren Laura esaten zioten edo emakumea, gatazkan, subjetu izatea liburuaren inguruan arituko dira. Amaitzeko, 27an, Iker Sancho itzultzaileak Gerrak ez du emakume aurpegirik lanaren azalpenak emango ditu.