Bihar ipuin kontaketa saio berri bat egongo da Andreone liburutegian

A.M. - Martes, 14 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 11:43h.

Lezo - Lezoko Andreone udal liburutegiak udazkenean antolatzen duen ipuin kontaketa saioen baitan, gaur Amaia Puin ipuin-kontalariak Basoko ipuinak azalduko dizkie liburutegira gerturatzen diren haurrei. Saioa 18.15ean izango da, beti bezala. Hurrengo saioa hilaren 22an izango da. Orduan Ines Bengoa kontalariaren txanda izango da eta berak Margo-ipuinak kontatuko dizkie herriko txikiei.