Gurasoen kezkak argitzeko hitzaldiak antolatu dituzte

M.S.S. - Martes, 14 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 11:46h.

Andoain - Andoaingo Udaleko Gazteria lansailak, AGIPAD elkarteko menpekotasunei aurre hartzeko taldeko profesionalekin elkarlanean, gurasoen kezkei erantzuna emateko bi hitzaldi antolatu ditu datozen egunetarako. Lehena bihar izango da Basteroko ekitaldi aretoan, 18.30ean, DBHko ikasleen gurasoentzat. Hurrengoa azaroaren 29an izango da, ordu eta leku berean, Batxilergoko ikasleen gurasoentzat.