Azpeitia urteko kirolari onenen bila dabil

Herritarrek eta kirol klubek hilaren 20ra arte aurkez ditzakete beren proposamenak udaletxean

Martes, 14 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h.

azpeitia- Udalak eta Kirol Mahaiak abenduaren 16an udaletxean egingo den Kirol Galan sarituak izango diren herriko kirolariak edo kirol taldeak proposa-tzeko epea ireki dute. Hori dela eta, herritarrek eta klubek hilaren 20ra arte aurkez ditzakete beren proposamenak kirolak@azpeitia.eus helbide elektronikora idatziz edo Udaleko Kirol sailaren 943 150 095 telefono zenbakira deituz.

Herritarrek eta klubek hiru hautagai mota aurkez ditzakete: urteko kirolari onena (gizonezko eta emakumezkoetan) eta boluntario lanetan gehien nabarmendu den pertsona edo lagun taldea.

Hautagaien zerrenda osatu ondoren kirol klubek eta herritarrek hilaren 22tik 30era bitartean izango dute botoa emateko aukera lehen aipatutako helbide elektronikoaren eta telefono zenbakiaren bitartez (herritarrek igerilekuan eta kiroldegian jarriko diren buzoietan ere laga ahalko dute beren botoa).

Bozketa eginda, epaimahaia abenduaren hasieran bilduko da jasotako emaitzak zenbatu eta 2017 urteko herriko kirolari onenak (nesken kategorian zein mutilenean) eta boluntario nabarmenena izendatzeko. - J.L.