Bailarako trikitixaren historiari buruzko zikloa abiatuko dute gaur

J.L. - Martes, 14 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 12:05h.

Azpeitia - TrikiGiro elkarteak Urola Erdiko trikitixaren historia ezagutzera emateko hitzaldi zikloa antolatu du hilabete honetarako. Hasteko, Trikitixaren euskalduntzea 70eko hamarkadan: Urola erdiko trikitixaren ekarpena euskal kulturan izeneko hitzaldia egongo da gaur (19.00etan) Sanagustin kulturgunean. Hizlari lanetan Joseba Tapia, Iñigo Aranbarri eta Jose Mari Iriondo arituko dira.